- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009
Definizioa: Estatu buruen bilera, 2004tik 25 dira. 1974tik urtean lautan biltzen da. Kontseiluko lehendakaritza sei hilabetez behin estatu baten esku dago, lehendakaria estatu horretako lehendakaria izanik. Ez nahastu Europako Kontseiluarekin, honek 44 estatu biltzen baititu, eta bere egitura EBkoa baino zabalagoa da.
Funtzioak:EBri dagozkion politikak zehaztu eta erabaki gune nagusia, ministro kontseiluaren barruan sortu gatazkak arbitratzen ditu. Ildo nagusiak zehazten ditu eta funtsean legegintzako ardura nagusia du, beraz lehen ganbarako ardura gisa aritzen da.
Definizioak: arlo eta gaien arabera- nekazal kontseilua, ekonomi eta finantza kontseilua, ECOFIN... estatuen kideetako ministroen bilera dugu. Behar maiztasunarekin biltzen dira.
Funtzioak: Arlo ezberdinetako politikarako proposamenen zehaztapena.Brusselan biltzen dira
Definizioa: 1979an 13 komisariok osatzen bazuten gaur egun, kudeaketa organo hau 20+10 komisariok osotzen dute.Estatu bakoitzak dagokion kopuruaren arabera, bere komisarioak izendatzen ditu. Batzordeko burua Kontseiluak hautatzen du.
Funtzioak: Kontseiluak hartu erabakiak kudeatu eta kolegiatzen ditu. Arauak nahiz ildo nagusiak bi organo legislatibori proposatzen dizkie. Batzordeari dagokio EBko estatukide guziek europar arauak betetzen dutela begiztatzea. Brusselan du bere egoitza.
Definizioa: Estatukideetako populazioak sufragio unibertsalaren bidez eta bost urtero hautatzen duen instituzioa dugu, 455 miloi hiritar ordezkatzen duen asanblada alegia.1979an 43kide izan bazituen ere, gaur egun arte 626 kide ditu. Lehendakariarekin batera, 14 lehendakari orde badaude, legebiltzarraren kolorearen isla izaten dena. Legebiltzarra taldeetan banatzen da: talde popular europarra, PPE, talde liberala, ELDR, talde sozialista,PSE, berdeak/ALE ( erregionalistak, honen baitan EA egon eta PNV dago) Ezker europarra, GUE, Europako nazioen aldeko taldea,UEN, eta diferentziaren aldeko Europako taldea (EDD) zentro eskuina nahiz eta Ipar herrialdeetako jende irekiago izan, EDD, Inskribaturik gabekoa; NI,denetariko dago, batik bat eskuin muturra. Talde politikoen lehendakariek, lehendakarien konferentzian parte hartzen dute.
Funtzioak: Organo legegile dugu eta bi egoitzak ditu: Strasbourg eta Brussela. Esan daiteke bere ahalmenak hiru mailetan banatzen direla: botere legegilea, Kontseiluarekin batera, Batasunaren buxeta finkatzea,- nahiz eta kontseiluak azken hitza izan- eta exekutiboaren deuseztatzeko aukera. Hala ere, nahiko paper politiko ahula izan duela esan daiteke, gaurdaino bederen Kontseiluak harturiko erabakiak berretsi besterik ez baitzituen egiten. Osoko bileraz aparte, legebiltzarraren bizitza instituzionala 17 batzorde ezberdinek- enplegu, kanpo harremanetarako aferak,giza eskubideak, arrantza, emakumeak, ingurugiroa,presupuestoak, afera ekonomiko eta monetarioak, merkataritza... zein kanpo politikan funtsaturiko delegazioek- Ertamerika, Algeria, Ertafrika. kudeatzen badute ere lobby gisa funtzionatzen duten intergrupo deritzon lobbyak egon badaude ere: hizkuntza guttituak, mugaz gaineko lankidetza, haurren eskubideen aldekoa, eta multinazioanl ahaltsuak...
Definizioa: Francforten egoitza duen Bankuak EBko politika monetarioaren ardura du. Erran nahi baita moneta bakarra onartu duten 12 estatukideen politika zehazten eta kudeatzen duela, jaun eta jabe izanik.Sei kidek - BPG altua dutenak - osotzen dute bere batzorde exekutiboa.
Funtzioak: Banku honetako exekutiboak ministroekin batzen da legislazio komunitario zehazteko, erran nahi baita ministro adina ahalmena dutela. Eta esan bezala Batasuneko politika monetarioa zehazten duela. Ez dago bere gainean inolako herri kontrolik.
Definizioa: Auzitegi hau estatu bakoitzeko epailez osaturik dago, gaur egun 25.
Funtzioak: Europar legediaren interpretazio uniformearen ardura du. Estatuen arteko auziaz erabakitzeko ahalmena du bai eta europar legediaren ondorioz sortzen diren auziak. Berarengana jo dezakete estatuek, europar instituzioek eta norbanakoak, beti europar legediari ekiten zaiolarik.
Definizioa: Erregio eta hiri nagusien artean sortutako egitura. 222kide osatzen dute, estatu biztanlegoaren kopuruaren arabera hautaturik. Maastricht-eko itunak sortukoa dugu.
Funtzioak: erregio eta hiri handiei dagozkien gaietaz aholkularitza ematea.
- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009