kronologia ttipi bat - instituzioak - Herrien eskubideak - europa soziala - europa desmilitarizatua - europa berdea - europa parekidea

Europa Soziala

Europar Batasunaren garapenak agertzen duen bezala, elkartze hau prozesu ekonomiko batibat izan da, nahiz eta orain konstituzio testuaren bidez batasun politikoa bermatu nahi den. Sorburua II.Gerrate mundialaren amaierako egoeran aurki dezakegu eta bilakaerari dagokionean, ordea, kapitalaren internazionaltze bidai kide izan du.

Europaren eraikuntza prozesua eta honen helburua estatu handien eta korporazio transnazionalen hegemoniaren peko nazioarteko kapital finantziariak adierazitako bide neoliberal berberari darraizkio: merkatu bakarra, Ipar eta ekialderako irekiera, moneta bakarra eta sistema publikoaren suntsidura oinarrizko ezaugarriak izanik.

Gure Kritika

Konstituzio proiektuak ez du 2002ko maiatzean EBko kontseilu ekonomiko eta sozialak Konbentzioari eskaturiko gutxienekoa jaso. Ezta 1992ko Turingo karta sozialak biltzen dituen edukinak errespetatu ere. Aitzitik 2000. urtean Nizan onarturiko oinarrizko eskubideen karta integratzen du.

Bestalde, konstituzio zirriborroak Lisboako gailurran finkaturiko ondorioetan funtsatu erreforma neoliberalen paketea lege bilakatzen du.

Ez du zerbitzu publiko, hezkuntza, osasungintza mailan inolako giza kohesiorik proposatzen. Are gehiago,testuak estatukide bakoitzaren esku uzten ditu gai hauei dagozkien politiken deliberoak zein hauen arteko konkurrentzi librea.

Gure alternatiba

Konstituzioak Europar Batasuneko pertsona ororen eskubide sozialak bermatzea ahalbideratuko lukeen karta bat integratu beharko luke. Ildo honetan, eredugarria litzateke Europar Kontseiluak karta sozialari buruz Turinen eginiko azken gaurkotzeak. Lan eskubidea, errenta basiko duina, etxebizitza eskubidea, babes (kobertura) sozialen eskubidea, formakuntza eta hezkuntza publikoaren eskubidea, prestazio zein zerbitzu sozialen sistema publikoa, Europa osatzen dugun pertsona orok, hiritar europarra izan edo ez, bizi politikoan zein sozialean parte hartzeko eskubideen berdintasuna.

Europar itunak lur eremu hau osatzen dugun pertsona orok hiritar europarrak izan edo ez, bizi politikoan zein sozialean parte hartzeko eskubidea segurtatuko du, migrazio politika baztertzaileari uko eginez.

Gure hautagaia (15)

Lopepe Anita

candidat

ikusi espota handiz

eskuorria

RSS - diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009