- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009

Hau da gaurko historialariek gogoratzen digutena. Geroztik, ondoan eraikitzen ari ziren bi estatuek bortxaz, gure izaitea ezabatzen aritu dira. Gaur arte. Gaur, hiru administraziorenpean gaude.
Nazioa garelako, gure geroa erabaki nahi dugulako, hau da gure aldarrikapena, gure lekua nahi dugu Europan, nazioak, guztiak, errespetatzen dituena, hizkuntzak ezagutzen dituenak, uniformizazioa baztertzen duena, hizkuntza bakar batzuei lehendasuna ematea baztertzen duena, aniztasunari garrantzia eta bidea idekitzen dizkiona.
Elkartzen, biltzen gaituen Instituzio bakarra dugu, Udalbiltza. Udalbiltzak ematen dio gure eskakizunari sentzua: Euskal Herriarentzat 12 europarlamentari. Izan ere, zazpi herrialdeetako biztanleak bildurik, gure heineko beste Europako estatuak begiratuz, hamabi europarlamentari dauzkate. Hau da gure eskakizuna, Europan beste estatuei aitortzen zaiena guk ere lortzea. Gure helburua independentzia baita, gure bidea autodeterminaziorako bidea, guk egin behar duguna, besteen aitzinean defenditu eta argudiatu behar duguna.
XX. mendeak estatu berriak sortzen ikusi ditugu, XXI. mendeak Euskal Herriaren estatu berria sortzen ikusiko du, gure hizkuntzaren babesteko, gure geroaren erabakitzeko hau baita aterabidea. Lan eginez, gurean sinetsiz, elkartuz, eginen dugu gure tokia. Gure eskutik, nazioak errespetatzen dituen Europa berri batean.
- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009