Ezpeletako mitina

2009-06-01 11:15:00

450 bat lagunek, ekainaren 7an, Euskal Herriaren ohotsa ozenki entzuraztea Europan eskatu dute.
argazki galeria

argazki

450 lagunek partehartu dute, igandea arratsaldean, Ezpeletan Euskal Herriaren Alde ekimenak antolatu mitinean. Mitina, Jon Antzaren desagerpena aipatuz hasi da, gogoraraziz, gertakari honek, tamalez historian ezagutu ditugun beste kasu batzuk orroitarazten dizkigula, horien Popo Larrerena, Naparra edo Pertur. Ondotik, bertsu, kantu eta gaiteroen artetik, hizlari desberdinek abertzaleek ahots propioz hauteskunde hauetan partehartzeak duen garrantzia aipatu dute. Maila hortan aspalditik Europari begira eta europar hauteskundeetan Ezker Abertzaleak duen esperientziaren lekuko, Koldo Gorostiaga, euro-diputatu ohiak Euskal Herriaren Aldeko bozkaren balio bikoitza azpimarratu du. Lehenik eta behin, hemen Herri bat eta bakarra dagola afirmatzeko bainan baita ere, ilegalizazio eta debeku mota guzien salatzeko Europar komunitatearen aintzinean.

Ondotik, Gabi Mouescak, Euskal Herriaren Alde zerrenda sustengatua duten ehunka abertzaleen izenean txalotu du gure zerrenda. Bere aburuz, Iparraldean bereziki, gure nortasunak pairatzen ari duen egoera larriak, diskurtso argi bat eskatzen du. Garen bezala aurkeztu behar gira gizartearen aitzinean : abertzalea eta anti-kapitalista gisa. Gabi Mouescaren ustez, gure duintasunaren parte bat hortan finkatzen da : gure ahotsaren jabea izatea.

Bizkaitik espres etorria zen Tasio Erkiziak aldiz, estrategi nazionala goraipatu du. Nazio gisa aritu behar dugu. Eta zentzu honetan, Euskal Herriaren Alderen izaera nazionala aldarrikatu du, azkenean, ekimen elektoral nazional bezala ulertu behar delako Bidasoaz bi aldeetatik eramaten ari diren kanpainak. Bihar Iniciativa Internazionalistak, Alfonso Sastre eurodiputatu izaten lortzen badu, dudarik ez honek, Euskal Herri osoaren bozeramaile izanen dela Europan.

Jende frango bildu bazen ere Ezpeletan, beste ainitzek ezin izan dutela etorri gogoratuz euskal preso eta iheslari politikoak omendu ditu Anaiz Funosasek Askatasuneko eledunak. Borrokan jarraitu behar dugu gaur jasaiten dugun errepresioaren Europa hori aldatzeko. Azkenik, Euskal Herriaren Aldeko hautagai guziak oholtzarat igo ondoan, Ixabel Etxeberria zerrendaburuaren hitzartzearekin bururatu da mitina. Abertzale guzieri dei egin die, kanpainaren azken momentua arte mobilizatzeko ez baita dudarik, bozka abertzalea oso hurbiletik segitua izanen dela hemen eta Europan berean. Urteetako lanari jarraikiz, Herri honetan, nazio konzientzia hedatzen jarraitu behar dugu, tokiko jaunttoen poderea kolokan ezartzen segituz. Hainbat hautetsi abertzaleen lanak erakusten duen bezala, abertzaletasunak badu nahiko heldutasun herri hau oinarritik aldatzen segitzeko eta bermatzeko bihar edo etzi Euskal Herriak Europan dagokion tokikoa edukiko duela. Ekainaren 7an bozka abertzale bakar bat ez da faltatu behar!

[gibelerat]

Gure hautagaia (12)

Esteben Philippe

candidat

ikusi espota handiz

eskuorria

RSS - diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009