- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009

Mahai huntan bilduak gira, nolabait sustengatzaile guzi horien ahotsa edo iritziaren berri emateko.
Sinpleki, gure sustenguak, kanpaina honetan, proiektu abertzale eta ezkertiarraren presentziaren garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere,
Abertzale bezalaEuropako herri zaharrenetarikoa den Euskal Herria Europan onartua izan behar duela diogu. Munduko nazio guziak bezala, funtsezko eskubideak ditu Euskal Herriak, eta horien artean bere geroaz libroki erabakitzearena : autodeterminazio eskubidea.
Ezkertiar bezalaAzpimarratu nahi dugu, egungo krisi larriak sistema kapitalistaren aldaketa sakonarekin batean, Europaren eredu liberala gainditzea baitezpadakoa bihurtu duela. Eraiki behar dugun Europa berria, langileriaren Europa da. Hots, lan eta aberastasunen banaketa lehenestuz, klase herritarren beharreri erantzunen dien Europa ezinbestekoa.
Erran bezala, bi printzipio honen inguruan Euskal Herriaren Alde zerrendak, sustengu frango erdietsi ditu. Zehazki, 900 baino gehiagoko pertsonen sustenguak.
Sustengu guzi horien artean, kondatzen ditugu:
Nous voudrions finir en lançant un appel qui est un appel à aller voter ce dimanche 7 juin. On ne peut comprendre finalement, la tendance à l'abstention d'une bonne partie de la population.
Dei bat luzatu nahiko genuke ekainaren 7ari begira. Dei bat, hain xuxen ere, bozkatzerat joatearen aldekoa. Hainbat herritarrek abstenzioarat jotzeko duten gogoa errexki ulertzen dugu.
Are gehiago, ikusten dugunean, nola adibidez, Lisboako itunaren gauzatze prozedura aitzina eramaten ari den. Itun hori, Konstituzio proiektuaren kopia hutsa baizik ez da. 2005ean, herritarrek erreferendum batean ezezkoa erran zioten Konstituzioa proiektuari. Alta gaur, hori da aplikatzen ari dena ! Nola nahi duzue orduan, jendeak demokrazia hain gutti errespetatzen duen Europa honen alde bozkatzerat gogoa izan dezan?
Bainan hain xuxen ere, Europa hori aldatu nahi badugu, ekainaren 7an bozkatzerat joan behar da. Eta Euskal Herriaren Alde, bozkatuz Europa demokratikoago baten aldeko bozka emanen duzue.
Zeren abertzale bozkatzearekin, Europaren oinarrian diren Herrien errespetua eta onarpena aldarrikatuko duzue. Eta Europan Europan diren Herri guzien errespetu eta onarpena da demokrazioaren ezinbesteko baldintza.
Gisa berean, ezkerrean bozkatuz, herritargoaren gehiengoa osatzen duen langileariaren interesak lehenetsiak izan daitezen aldarrikatuko duzue.
Beraz, ekainaren 7an bozka EUSKAL HERRIAREN ALDE!
- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009