Nazioartetik ere EHAren aldeko deia

2009-06-05 11:06:00

CORSICA LIBERA, EMGHANN et ANARAM AU PATAC mugimendu abertzaleek euskaldunak Euskal Herriaren Alde bozkatzerat deitzen dituzte. Kortsika, Bretaina eta Okztaniako mugimendu abertzaleen ordezkari batzuk, Euskal Herriaren Alde ekimenari beren sustengua adierazi diote publikoki.

CORSICA LIBERA, EMGHANN et ANARAM AU PATAC mugimenduek euskaldunak Euskal Herriaren Alde bozkatzerat deitu dituzte ostiralean eman den prentsaintzineko baten bitartez. Gogoratu dutenez, Europako sortzaileen anbizio deklaratua, Herrien Europa sortzea izan zen. Egungo egunean, ukazio egoera frango mantentzen badira ere, Estaturik gabeko nazioen burujabetza prozesuak sekulan baino indar haundiagoa hartzen ari da Europan, Eskozian adibidez, 2010ean plangintzatua duten autodeterminazio erreferenduma bezalako ekimeneri esker. Dudarik ez da, egun batez, kortsikarrek, bretaindarrek eta euskaldunek ere beren eskubide nazionalak onartuak izanen dituztela Europan. Hortarako, inportanta da igandean dugun bezalako hauteskunde hitzorduetan abertzaleek mobilizatu daitezen, kasun honetan Euskal Herriaren Alde bozkatzerat joan daitezen!

[gibelerat]

Gure hautagaia (11)

Araguas Madeleine

candidat

ikusi espota handiz

eskuorria

RSS - diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009