Milesker denei!

2009-06-08 11:58:00

EUSKAL HERRIAREN ALDE hautagaitzak, 5.600 bozka lortu ditu hauteskunde hauetan ipar Euskal Herri mailan.

Partehartzea kondutan hartuz boz kopuru honek, bozkazaleen %6a gainditzen du. Emaitza horiek positiboki baloratzen ditugu. Izan ere, 2004ean Herritarren Zerrendak (HZ-orduko hautagaitza ezkertiar eta abertzalea) lortu zituen emaitzeri konparatuz, emendatzea suposatzen dute boz kopuruan (2004ean : 5.100 bozka), bainan proporzioan aldiz, kasik 2 puntu gehiagoko (2004ean : %3,9) aintzinamendu nabarmena inplikatzen dute. Dudarik gabe beraz, Ipar Euskal Herrian bozka ezkertiar eta abertzalearen sendotze baten aintzinean gaude. Ez dugu dudarik emaitza hori hurbiletik begistatua izanen dela Pariseren partetik bainan baita ere Europako instantzia zenbaitzuetatik. Euskal Herria, bere eskubide nazionalak onartuak izan behar dituen Herri bakarraren izaite aldarrikapena ozenki entzun dela gaur Estatu frantsesean eta espainolean bainan baita ere Europan.

Dudarik gabe emaitza hori, kanpainan gogorki lanean aritu diren militanteeri zor diegu eta baita ere gure zerrenda sustengatu duten laguneri. Horiekin batean, eskertu nahi ditugu, nola ez, EUSKAL HERRIAREN ALDE bozkatu duten milaka herritarrak.

[gibelerat]

Gure hautagaia (05)

Elissalde Béa

candidat

ikusi espota handiz

eskuorria

RSS - diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009