HAUTESKUNDE EUROPARRAK: EHAren BILANA eta Emaitzen azterketa.

2009-06-12 09:09:00

Europa osoko tendentzia: abstentzioaren gorakada.

Europa mailan, eskuina liberalak gehiengoa lortzen du Europar Parlamentuan. Emaitza hori, abstentzioari lotu behar da. Bataz-beste, %60era heltzen da. Estatu frantses eta espainolean tendentzi hori baieztatzen da. Espainian PP, PSOEren aitzinetik pasatzen da. Eta Frantzian, PSFak zaflako handia biltzen du.

Krisi ekonomiko larri baten erdian aurkitzen garelarik, abstentzioaren garaipen honek lehen ondorio baten ateratzerat eramaten gaitu: herritarrek Europa hori sekulan baino ez-demokratikoagoa bezala kontsideratzen dutela.

Euskal Herriko emaitzak.

Europa osoan bezala, abstentzioa dugu irabazle handia Euskal Herrian: %57,7 Hego Euskal Herrian, %56,7 Ipar Euskal Herrian.

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko emaitzak.

EHAk 5.600 boz egiten ditu: emaitza biziki positiboa da. HZri konparatuz, 500 boz irabazten ditugu. Ez zen errexa, kontutan harturik ABk Bové efektuarekin kontatzen zuela. Bestalde PNBren emaitzak nahiko onak izan dira ,3.100 boz lortu dituelarik.

Gora egiteaz aparte, EHA ezkerreko lehen indarra da, %6,23rekin. Front de Gauchek, %4,9 egiten du. NPAk %4,25.

Europe Ecologiek, Estatu mailan bezala, emaitza ona erdietsi du. Bovék %14,95 lortzen duelarik Ipar Euskal Herrian (AB eta EA sustenguarekin) , %15,8 erdiesten du Grand Sud Ouest makro-eskualde mailan. Estatu mailan Europe Ecologie-k % 16,3. Egon da beraz tendentzi orokor bat, Ipar Euskal Herriko emaitza gainditzen duena.

Beste eragileeri dagokionean (UMP, PS, Modem) Estatu mailako joerak konfirmatzen dira Ipar Euskal Herrian. UMP nagusitzen da, %28arekin. PSk (%13) eta Modemak (%9,86) sekulako zaflakoa hartzen dute.

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako emaitzak

Iniziatiba Internazionalista: 138.000 bozka. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan: %17a: 3. indarra. Oroitarazi behar da gure ehuneko hoberena %18an dela. Nafarroan, 3. indarra. PNV eta Nafarroa Bai-n aitzinean aise. %11rat heltzen gira. Azpimarratzekoa: bozka nuloaren kopuru izigarria: 59.000 bozka = %5,80a. Honek irregulartasunen inguruko zantzuak indartzen ditu. Bestetik, EAk eta Aralarrek zaflakoa biltzen dute. PNB mantentzen da, nahiz eta pixka bat apaltzen den.

Ezker Batuak zaflako ederra biltzen du. Eta PP/PSOE lehian, estatu mailako joerari konparatuta, PSOE mantentzen da Hego Euskal Herrian. Rosa Diezek diputatu bat lortzen du.

EHAren kanpainaren bilana.

Denek onartzen digute kanpaina izigarri dinamikoa egin dugula. EHAren presentzia anitz nabaritu da karrikan eta mediatikoki. Militantzia asko mugitu da herrietan. Errealki mugitu diren militanteen kopurua, 150 eta 180 artean kokatzen ahal dugu. Herrietan militantziak egin duen lanak emaitzak ekarri ditu. Beren herrian, oso ongi errotuak diren hautagaiei zor diegu ere emaitza. Adibidez batzuk emateagatik:

- Zenbait herrietan lehen indarra gara:

- Eta hainbatetan bigarrena:

ZORIONAK DENERI!

[gibelerat]

Gure hautagaia (04)

Harosteguy J-Michel

candidat

ikusi espota handiz

eskuorria

RSS - diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009