- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009
Ramuntxo Partarieu-k
2009-05-06
Sustengu osoa!
Jabier Etxebarria-k
2009-05-07
Oso baikorra naiz, Ipar Euskal Herriko abertzale historiko batzuen izenak ikusi ditudalako, gainera etorkizun oparoa ikusten diot hautagaitza honi. Ni ere bat nator
naiara orereta-k
2009-05-12, 21:14:22
denon artean lortuko deu!
ignacio donostian-k
2009-05-16, 01:28:01
Aurrera Euskal Herriaren alde!!!!!!jo ta ke!!!!!
Antton Curutcharry-k
2009-05-22, 11:21:46
Errazie lagunak, nola erraiten da R & PS, Régions & Peuples Solidaires euskaraz? Herrialdeen eta Herrien Elkartasuna. "Herrien Elkartasuna", hori da Hegoaldean Alfonso Sastrek eremaiten duen zerrenda europarrentzat eta espainiako justiziak barda baieztatu duena. Hemen, Iparralden, Herrien Elkartasuna"-k egin du Europe Ecologie zerrendaren integratzeko hautua, mezu hori eremaiteko, Sastre bezala Estrasburgoko parlamentuan. orduan, gora Herrien Elkartasuna", bozka Europe Ecologie, ekainaren 7an!
Jokin Etxebarria-k
2009-05-23, 22:30:16
Aupa Antton, justu gogoratzea Alfonso Sastreren "Iniciativa Internacionalista" herrien elkartasuna bultzatzeaz gain Europa liberal hunen kontra errotik dihoala (EHA bezala), ez ordea Europe Ecologie, europar konstituzionalaren alde agertu zena, "kapitalismo berde" bat defendituz, Cohn-Bendit dixit.
Grazi ETCHEBEHERE-k
2009-05-24, 15:43:05
Antton, ez konparatu izena eta izana! Eta ez nahasi nahi dena eta ahal dena! Zuk badakizu ahal ukan balu hegoaldeko ezker abertzalea Herri bezala eta frantses berdek ez duten mezu argiarekin joanen zela europara. Itzulpenek beti zerbait galtzen dute bidean!!! Herrien elkartasunak izen bat badu Xubero, Lapurdi eta Baxe Nafarroan: EHA. Ikus arte!
Antton Curutcharry-k
2009-05-26, 15:49:20
Bai, Graxi, badakit. Ados niz zurekin. Bainan erran nahi duia orduan "Herrien Elkartasuna" egiten dela bertze hauturik ez baita. Nik, adibidez, ez dut batere beldurrik frantses herriko jende batzurekin presentatzeko. Herrien Europa nahi dugu, eta heien artean Frantsesak eta Espainiolak badira, ez ? Bainan, ikusi behar, zein herritarrekin. Halere, ez daazie sinetsaraziko Bové liberal edo jakobino bat dela !!! Gu bezala pentsatzen du eta horrez gain, ez du "naziorik" aldarrikatzen, internazionalista baita soilik ! Are, guk gure kanpaina, zuek zuena, eta abertzaleak joan ditezela bozkatzerat ahal bzain bat erakusteko Europari lotuak direla !
Pello Alvarez-k
2009-05-26, 17:22:44
Batzuk nazioa aldarrikatzeko beharrik ez dute, onartua baitute beraiena, euskaldunok ez bezala. Internazionalismoa, norberaren herritik hasten da, norberaren herria aldarrikatu, defendatu eta besteena errespetatu; internazionalismoak ez du esan nahi naziorik, herririk ez egotea. Aurrera EHA!!! Aurrera Iniciativa Internacionaluista!!!
Hilario Hormaetxe-k
2009-06-05, 00:21:12
Anttoni: Elhurra, bere aroan asegarri, hanti kanpo, gosegarri.
Eman zure iritzia! (Kasu! atxikimenduak, doakion orritik egiten dira, ez hemendik...)
- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009