- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009
Jasaiten ari giren ekonomi krisi izigarria kapitalismo globalizatuaren krisia da. Kapitalismo hori azken 25 urteetan kolore desberdinetako gobernuek (sozialistek barne) inposatu dizkiguten erreforma neoliberalen bitartez indarrean eman da. Europar Batasuna bera, merkatu librearen ideologiaren gainean eraikia da. Azken urteetako hazkundeari esker, batzuk (enpresa buru, banku haundiak, akziodunak eta mota guzietako espekulatzaileak...) poltsikoak lotsagabeki bete dituztelarik, Europa liberalak langileriaren bizkar ezartzen dute krisiaren kalte-ordaina : kanporaketa masiboak, prekaritatearen areagotzea, zerbitzu publikoen desegitea, etab. Bada garaia Europa hori geldiarazteko, 2005ko « konstituzio » proiektuaren kopia hutsa den Lisboako ituna bera zakar-untzirat botatuz. Egungo testuinguruak sistema kapitalistaren aldaketa sakonarekin batean, Europaren eredu liberal hori gainditzea baitezpadakoa bihurtu du. Eraiki behar dugun Europa berria, langileriaren Europa izan behar da. Hots, lan eta aberastasunen banaketa lehenestuz, klase herritarren beharreri erantzunen dien Europa.
Krisi ekonomiko sakon baten testuinguruan, Europa bidegurutze batean aurkitzen da. Testuinguru hortan, euskaldun bezala, nafartar bezala, sekulan baino inportanteagoa bilakatu zaigu...
- diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009