Emaitza guziak / tous les résultats

2009-06-08

Euskal Herri Mailako eta herriz-herriko emaitza guziak:
Tous les résultats au niveau national et ville par ville:

[Gara]

Orain dela bost urte HZk lortu zituen emaitzak hobetu eta 5.606 boz lortu ditu EHAk eta PNBk 4.000 bozka eskuratu ditu

2009-06-07

Euskal Herriaren Alde hautzagaitzak orain dela bost urte Herritarren Zerrendak eskuratu zituen emaitzak aise gainditu ditu. Espreski %6,15 boz gehiago lortu ditu. Orotara 5.639 bozka eskuratu ditu Ixabel Etxeberria buru zuen zerrendak Pirinio Atlantikoetan, prefeturak emandako datuen arabera. 5.606 boz Euskal Herrian. Jean Telletxea buru zuen PNBren zerrendak, bere aldetik, 4.000 bozka lortu ditu.

[Kazeta.info]

"EHA sustengatzen dugu Europako herrien eta langileen ahotsa delako"

2009-06-06

Breizh, Corsica eta Okzitaniako ordezkariak Lapurdirat hurbildu dira gaur. Beren herrialdetan berezko zerrendaaurkezteko paradarik ez dute ukan. Alta, Emgann, Anaram Au Patac eta Corsica Liberako bozeramaleek EHAri bozka ematea eskatu dute.

[Kazeta.info]

"Euskal Herriaren ezagutza Europan bultzatzeko, boza inportantea da oso"

2009-06-06

Kanpaina amaitzear delarik, EHAko zerrendaburuak bozaren garrantzia nabarmendu du.

[Gara]

Occitans,Corses et Bretons soutiennent la liste Euskal Herriaren Alde (EHA)

2009-06-06

Ils ont tenu à apporter leur soutien à la candidature d' EHA aux Européennes et leur solidarité au militant Jon Anza.

[lejpb]

Emgann, An Aram au Patac eta Corsica Libera EHAren sostenguz

2009-06-06

Herri gutxituen autodeterminazio eskubidea eskatu dute Bretainia, Korsika eta Okzitaniakoek

[Berria]

Guk kartzelan bozkatuko dugu, eta zuk?

2009-06-05

Tamalez ez dugu, oraingoz, hauteskundeetan elkarturik aurkezteko aukerarik izan. Asko da adosteko duguna eta ez zaigu borondaterik falta. Hori bai, bide hori indartzeko, igandean Ipar Euskal Herrian EHA eta Hego Euskal Herrian Iniziatiba Internazionalista bozkatzea ezinbestekoa da

[Gara]

Un millier de personnes pour EHA

2009-06-04

Véronique Etcheverry(CGT), Garbiñe Eraso (Askatasuna), Geronimo Prieto (LAB) et Beñat Elizondo (élu d’Urrugne) appellent à voter aux Elections Européennes, pour la liste Euskal Herriaren Alde. Un millier de personnes ont apporté leur soutien à cette liste.

[lejpb]

Mila lagunen atxikimendua jaso du EHA zerrendak

2009-06-04

"Bestelako eredu ekonomiko baten aldeko botoa" eskatu dute, eta Europari "seinale politiko argia" emateko

[Berria]

Parise eta Bruselara "seinale politiko argia" bidaltzeko bozkatzea inportantea dela gogoratu dute EHA zerrendaren sustengatzaileek

2009-06-03

Benat Elizondo, Urrunako hautetsia, Velerie Etcheverri (CGT) eta Jeronimo Prieto (LAB) sindikalistak, eta Garbine Eraso, Askatasunako kidea, izan dira gaur goizean Baionan EHAk antolatu duen agerraldian.

[Kazeta.info]

Euskal Herriaren Alde veut changer l'Europe de l'UMP

2009-06-02

Pour la dernière semaine de campagne électorale, la liste abertzale Euskal Herriaren Alde (EHA) a haussé le ton. La liste d'Ixabel Etxeberria a réuni près de 400 personnes à Espelette, dimanche soir, et s'est exprimée en faveur du changement de cette "Europe qui protège les états forts".

[lejpb]

Segik deia luzatu du Euskal Herriaren alde II-SP eta EHA bozkatzeko

2009-06-02

Segi gazte erakundeak europar hauteskundetan Iniziatiba Internazionalista Hego Euskal Herrian eta Euskal Heriaren Alde Ipar Euskal Herrian bozkatzeko deia luzatu dio euskal gazteriai gainerako alderdiak "itotzen gaituen sokaren gidari" direla argudiatuta.

[gaztesarea.net]

"Goazen lanerat, Euskal Herriaren alde, Europan ere gure geroa eraikitzeko"

2009-06-01

Hitz horiekin amaitu du bere mintzaldia Ixabel Etxeberriak EHAk Europako hauteskundeei begira buruturiko ekitaldi nagusian. 400 lagun goiti elkartu ziren, igande arratsean, Ezpeletan hautagaitza ezkertiar eta abertzaleak antolatutako mitinean.

[Kazeta.info]

EHAk zerbitzu publikoen desegituraketa salatu du Barkoxen

2009-05-28

Ixabel Etxeberria zerrendaburuaz gain Jean-Do Iriart eta Madouce Araguas izan dira gaur goizean Barkoxen Euskal Herriaren Alde hautagaitzak burutu duen ekitaldian. Bertan, zerbitzu publikoen desagerpena salatu dute hautagaitza ezkertiar eta abertzalearen ordezkariek.MMEk abiatutako ereduari segituz azken urtetan Frantziak aitzineratu duen pribatizazio prozesuak kalte handiak eragin dituela Xiberoan agerian utzi dute.

[Kazeta.info]

Euskal Herriarentzat ordezkaritza ofiziala exijitu du EHAk

2009-05-26

Euskal Herriaren Alde (EHA) hautagaitzarentzat Euskal Herriaren lurraldetasunaren onarpena "funtsezko eskakizuna" izaki, atzo ekintza sinbolikoa egin zuen Pausun, bi estatuek Lapurdi eta Gipuzkoa artean ezarritako mugaren parean.

[Gara]

L'autodétermination, la clé de EHA

2009-05-26

La Lituanie a 3.565.205 habitants et 12 députés européens; le Pays Basque a 3.063.660 habitants. C'est la raison pour laquelle Euskal Herriaren Alde (EHA) revendique le même nombre de députés que la Lituanie pour ce territoire. Cette remarque a été faite à Béhobie, près du pont qui sépare le Labourd du Gipuzkoa, hier.

[lejpb]

Europak Euskal Herria onar dezan eskatu du EHAk, Pausuko zubi ondoan

2009-05-26

Euskal Herriak ia Lituanian bezainbat biztanle dituela eta hark bezala hamabi diputatu behar dituela erran du.

[Berria]

Euskal Herriari dagokion tokia Europan aldarrikatuko du EHAk kanpainan zehar

2009-05-25

Ekainaren 7an izanen dira Europako hauteskundeak eta, dagoeneko, kanpainian buru belarri sartu dira alderdiak. Gaur goizean, Euskal Herriaren Alde hautagaitzak bere kanpainaren ardatz nagusia lurraldetasuna dela idurikatzeko ekitaldia antolatu du Pausun. Lapurdi eta Gipuzkoa lotzen dituen zubiaren ondoan Ixabel Etxeberria eta Battit Amestoy EHAren hautagaiek Lituania biztanle beste duen Euskal Herriak bere tokia ukan behar duela Europan nabarmendu dute

[Kazeta.info]

Euskal Herriari Europan dagokion tokia aldarrikatuko du EHAk

2009-05-25

Euskal Herriaren Alde (EHA) plataformak Euskal Herriak Europan dagokion tokia berreskuratu behar duela aldarrikatu du gaur Pausun egin duen ekitaldian.

[Gara]

EHAko ordezkariek sustengua eta elkartasuna helarazi diote Euskal Herriko Laborantza Ganbarari

2009-05-22

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen gomitari erantzunez, Euskal Herriaren Alde hautagaitzaren ordezkaritza bat Ainhize Monjoloseko egoitzarat hurbildu da asteazken arratsaldean. Euskal Herriko laborarien kezkak entzun ondoan, EHAko zerrendaburua, Ixabel Etxeberriak, bere sustengu osoa helarazi dio laborantza iraunkorra sustatzea xehe duen elkarteari.

[Kazeta.info]

Batasunaren eta EHAren elkartasuna jaso du ABk

2009-05-22

Joan den astean ABren Baionako egoitzan izandako lapurreta "susmagarria" salatu du Batasunak, "eraso horiek alegiazko demokrazia bateko oinarrizko eskubideak urratzen" dituztela nabarmenduta.

[Gara]

EHA solidaire de Laborantza ganbara

2009-05-22

A l'invitation de Laborantza Ganbara, la liste Euskal Herriaren Alde(EHA) qui se présente aux Elections Européennes a rencontré M. Beherocorigoin.

[lejpb]

Europara eraman nahi du EHAk ezker abertzalearen boza

2009-05-17

EHAren boz bakoitza boza ematea debekatu dieten guztiei egindako omenaldia dela esan du Isabel Etxeberriak.

[Berria]

Ilegalizazio garaian EHAk jasoko dituen botoek "balio bikoitza" izanen dutela azaldu du Etxeberriak

2009-05-16

Larunbat goizean Baionako "Bourse du travail" egoitzan EHAren zerrenda osoa aurkeztua izan da. Orotara 20 herritarrek osatzen dute zerenda. Berarekin hautagaitza partekatzeagatik arro dela azaldu du ekitaldi hastapenean Ixabel Etxeberria zerrendaburuak. 70 bat lagun izan dira aurkezpen ekitaldian. Besteak beste, Tasio Erkizia eta Xhanti Kiroga ordezkari abertzaleak Baionara hurbildu dira EHAri haien sustengua emaiteko. Ilegalizazio garaian EHAri emanen zaio boz bakotxak "balio bikoitza duela" erran du Etxeberriak.

[Kazeta.info]

Des jeunes abertzale de gauche pour EHA

2009-05-13

Une dizaine de jeunes abertzale de gauche qui travaille "dans la construction du Pays Basque" a exprimé son soutien à la liste Euskal Herriaren Alde (EHA), samedi dernier. Selon ces jeunes, «la reconnaissance de ce territoire découlera de la force et de la conviction des Basques».

[Le journal du Pays Basque]

EHAren alde eginez "gazteon ahotsa entzunaraziko dutela" adierazi dute

2009-05-12

Gazte talde batek agerraldia egin du, joan den larunbatean Baionan, Euskal Herriaren Alde (EHA) hautagaitza ezkertiar eta abertzaleari bere sostengua adierazteko. Europan nagusitzen den eredu liberala aitzinean Euskal Herriaren aitortza aldarrikatu eta kanpainian zehar "gazteon ahotsa entzunarazi" nahi dutela adierazi dute.

[Kazeta.info]

“Europari esan nahi diogu hemen badela bizi nahi duen nazio bat”

2009-05-08

Ixabel Etxeberria Euskal Herriaren Alde hautagaitzako zerrenda buruarekin hitz egin du INFO7 irratiak, Europako hauteskundeen inguruan. Europari hemen besteen parekoa izan nahi duen herri bat dagoela erakusteko beharra azpimarratu die.

[Info7.com]

Euskal Herriaren Alde hautagaitzak hogei kideko zerrenda osatu du

2009-05-08

Hainbat esparrutako lagunek osatzen dute hautagaitza; datorren astean erregistratuko dute Parisen

[Berria]

Euskal Herriaren Alde, une liste de la gauche abertzale aux élections européennes

2009-04-29

Rédaction - publié 18/04/2009 | eitb.com | La représentante d'Udalbitza, Ixabel Etxeberria, sera tête de liste Euskal Herriaren Alde dans le Sud Ouest pour les élections européennes du 7 juin. Des membres de la gauche abertzale du Pays Basque nord (Iparralde) ont présenté samedi une liste aux élections européennes du 7 juin : Euskal Herriaren Alde (EHA), Pour une Europe des Peuples et des Travailleurs.

[eitb.com]

Les abertzale européens

2009-04-28

Al'occasion des élections européennes de juin prochain, Ixabel Etxeberria mènera la liste abertzale Euskal Herriaren Alde (« Pour une Europe des Peuples et des travailleurs »), qui a été présentée, samedi, à Hasparren lors d'une assemblée générale qui a réuni environ 80 personnes.

[sud ouest]

Zerbitzu publikoaren desegituraketa salatu du EHA hautagaitzak

2009-04-24

Agiri baten bidez, Euskal Herriaren Alde (EHA) ezkertiar eta abertzale hautagaitzak Europar Batasunak bultzatzen duen zerbitzu publikoaren desagerpena eta pribatizazio politika salatu du. Donazaharreko posta bulegoa ordutegiaren murrizketa, EDF-GDFen erreforma, garraio publikoen utzikeria, baina baita osasungintza eta irakaskuntzaren erreformak ere pribatizazio prozesu honen baitan kokatzen ditu EHAk.

[Kazeta.info]

Euskal Herriaren Alde plataforma aurkeztu dute Europako bozetarako

2009-04-18

Ezkertiar eta abertzaleen bilguneak Ipar Euskal Herriko eremurako zerrenda aurkeztu du eta Ixabel Etxeberria izango da burua. Oraingoz, ez dute argitu Hego Euskal Herrian ere aurkeztuko diren.

[Berria]

Se presenta la candidatura Euskal Herriaren Alde

2009-04-18

Ciudadanos de izquierdas y abertzales de Lapurdi, Zuberoa y Nafarroa Beherea han constituido la candidatura Euskal Herriaren Alde (EHA), de cara a las próximas elecciones europeas.

[Gara]

Euskal Herriaren Alde izena duen hautagaitza abertzalea aurkeztuko da Europako bozetarako

2009-04-18

Gaur goizean Hazparnen burutu den Batzar Nagusian Euskal Herriaren Alde (EHA) izena hartu duen hautagaitza abertzale eta ezkertiarra aurkeztu da. Laurogoi bat jendek parte hartu dute hautagaitzaren oinarri politikoak finkatzeko balio izan duen batzarrean. Ixabel Etxeberria irakasle urrunarra izanen da Lapurdi, Baxe Nafarroan eta Lapurdin aurkeztuko den hautagaitzaren zerrendaburua. Apirilaren 21etatik eta 30 bitartean eskualdez eskualde 16 bilera burutuko dituzte hautagaitzaren berri emateko eta jendartearen partehartzea bultzateko.

[Kazeta.info]

Gure hautagaia (02)

Amestoy Battitt

candidat

ikusi espota handiz

eskuorria

RSS - diseinua / programazioa: iF Diseinuak - 2009